IKERKETA TAILERRAREN DISEINUA III
Ikerketa tailerraren 3. etapan aurkitzen gara, hau da, aurkitutakoaren aurkezpenean, ebidentziak bildu, analizatu eta antolatu ondoren. Beraz, horregatik sarreran honetan aurkitzen duguna kartografiaren aurkezpena da. Orain, nire kartografiak biltzen dituen elementuen arteko konexio azalpen ordenatua aurkeztuko dut, alde batetik idatzizko narrazio batean eta bestetik, ahozko narrazioan. Oraingo honetan, berriz ere “nola ikasten dut?” galderari erantzun dut, modu bisual batean, izan ere kartografia kontzeptu bat islatzeko erabiltzen den baliabidea da. Aurretik egindako teknografiarekin lotura dauka, baina hau batez ere nire gaur eguneroko bizitzan zentratuta dago, hala ere nire bizitzan eragina izandako zenbait alderdi ere agertzen dira, hala nola, emozioak, inguru soziala, kultura, eskolaz kanpoko ekintzak eta unibertsitatea. Ikusi ahal denez, nire kartografia bihotz forma du, izan ere, nire ikasketa prozesuaren oinarria emozioak eta sentimenduak dira. Horixe da bihotzaren barne...