Mezuak

artikulu etiketa duten argitalpenak ikusgai

HIRITARTASUN DIGITALA III

Irudia
Tailerraren hirugarren sarrera honetan Morozov, E. (2017) idatzitako artikulua (La ilusión de una vida sin Internet) irakurri ondoren egindako hausnarketa irakurtzeko aukera izango duzue. Hasteko, jarri beharrekoa iruditu zait artikuluaren hasieran agertzen den datu hau aipatzea: "En Francia, el 1 de enero entró en vigor el llamado “derecho a desconectar”, que exige a las empresas de más de 50 empleados que negocien explícitamente el trabajo y la disponibilidad de sus asalariados terminada la jornada laboral". (Morozov, 2017). Hau irakurri ondoren, imagina dezakezue gaurko gizartean halako zerbait? Nire ustez, izugarrizkoa izango litzateke halako eskubidea izatea, adibide bat jartzekotan, imajinatu lanatik atera eta horren inguruko deirik, mailik erantzuteko beharra ez izatea. Halako eskubidea izatea, imajinaezina iruditzen zait gaurko gizartean, 24 ordu konekatuta ematen ditugulako, ez dugu aitzakirik. Ondo pentsatu ostean, izugarrizko iruditzen zait halako eskubidea es...

GENERO & IKTak III

Irudia
Proiektuari amaiera emateko, “MaKey-MaKey”-arekin lan egin dugu eta taldeka egitea egokitu zaigu.  Lan honen aurretik, aurreko sarreretan ikusi ahal denez generoarekin zer ikusi zuten bi film ikusi genituen: “LA CAZA” eta “LAURENCE ANYWAYS”. Ondoren, tresna edo jostailu elektroniko honen harrera izan genuen, zein seinale elektrikoen bitartez eguneroko objektuak edota pertsonak ordenagailuei konektatzen duen. Proiektu honetan, klasean landutako gaiak (generoa, hezkuntza, teknologiak…) gailu teknologiko honekin elkartzea proposatu digute. Horretarako, guk gure kabuz hainbat denbora egon gara tramankulu berri hau frogatzen. Azkenean, “MaKey MaKey” aparatua eta ordenagailu programa bat konbinatuz, klasean besteei aurkezteko  ekintza prestatu dugu. Guk egindako proiektua gaur egungo hezkuntzan dauden genero eta estetika estereotipoak apurtzeko helburua dauka. Horretarako ekintza sozial bat egin dugu bi ataletan banatuta; lehenengo atala inkesta bat izan da eta bigarrena proiektu...

BISUALTASUN GARAIKIDEAK

Irudia
Gaurko sarreran Chemaz Madoz artista kontzeptual madrildarraren argazki bat aztertuko dugu. Madozek bere obren bitartez eguneroko objektuak erakusten dizkigu ilusio optikoak era surrealistetan sortuz, bere jatorrizko erabilera aldatuz. Emaitza umore eta ironiatik doazen mezuak dramara arte interpreta daiteke, haren edertasuna galdu gabe. Aukeratu dudan argazkia “hodei kaiolatua” izan da, hala ere “irudimena kaiolatua” deituko nioke. Izan ere, ikusi dudan momentutik gaur eguneko hezkuntzaren metafora baita, non ikasleen sormena kaiolatzen dute haien buruan, bertatik ateratzen utzi gabe. Guztiok ezagutzen dugun hezkuntza halakoa doa, emaitzak baino ez dute garrantzia, prozesua eta ikasten duguna baztertuz. Gainera, ikasi behar duguna, gure interesetik oso urrun egoten dira eta ez dugu zertan gure eguneroko bizitzan erabiltzen. Halaber, garapen soziala ere alde batean uzten da, kontuan hartu gabe familia, lagun, ikaskide edo komuniatuarengandik ikasi ahal dugun guztia eta hor...