HIRITARTASUN DIGITALA III

Tailerraren hirugarren sarrera honetan Morozov, E. (2017) idatzitako artikulua (La ilusión de una vida sin Internet) irakurri ondoren egindako hausnarketa irakurtzeko aukera izango duzue.
Hasteko, jarri beharrekoa iruditu zait artikuluaren hasieran agertzen den datu hau aipatzea: "En Francia, el 1 de enero entró en vigor el llamado “derecho a desconectar”, que exige a las empresas de más de 50 empleados que negocien explícitamente el trabajo y la disponibilidad de sus asalariados terminada la jornada laboral". (Morozov, 2017). Hau irakurri ondoren, imagina dezakezue gaurko gizartean halako zerbait?
Nire ustez, izugarrizkoa izango litzateke halako eskubidea izatea, adibide bat jartzekotan, imajinatu lanatik atera eta horren inguruko deirik, mailik erantzuteko beharra ez izatea. Halako eskubidea izatea, imajinaezina iruditzen zait gaurko gizartean, 24 ordu konekatuta ematen ditugulako, ez dugu aitzakirik. Ondo pentsatu ostean, izugarrizko iruditzen zait halako eskubidea eskatzea, tuntunak garela dirudi, orain dela urte batzuk arazo horiek ez ziren egoten, benetan onuragarria da beti konektatuta egotea eta ez norbaiten menpe egon baizik eta gailu baten menpe, behar hori sentitzea?
Imaginatzen duzue zuen burua honen alde manifestatuz, soldataren, genero diskriminazioaren aurkako manifestazioetan bezala? Noraino ailegatuko da gure menpenkotasun eta behar hori? Geldi dezagun momentu baten eta erreparatu bakoitzak egiten duen teknologiaren erabilpenari buruz.
Amaitzeko, esan behar dut deskonektatzeko eskubide hau guztiok dugula, ez beti baina gehienetan, bakoitzaren esku dagoela. Beti ere, nire burua kontuan hartuz, guztiok bezala, nire neurrian baina, ni ere teknologiaren menpe nago eta guztiok erabilera egokia izan beharko genuke. Oreka bat bilatuz, teknologia gure laguna bihurtu daiteke.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KONPETENTZIA DIGITALA

HIRITARTASUN DIGITALA IV

HIRITARTASUN DIGITALA II