HIRITARTASUN DIGITALA


Tailer berriari sarrera emateko, hiritartasun digitala deritzona, “Salvados” telesaioaren kapitulua ikusi genuen, hain zuzen, “Conectados” izenburua duena. Ikusi ondoren honen inguruko hausnarketa egitea egokitu zaigu.
Telesaioan ikusi daitekeen bezala, 10 urte baino ez pasa dira Steve Jobs lehenengo Iphone kaleratu zuenetik baina horrek gure gizartea aldatu zuen hasierako puntua baino ez da. Hortik aurrera gure bizitza guztiz aldatu da, 24 orduko konexioa izanez. Teknologiak sortu digun menpekotasun hain handia da, adituek nomofobia deiturikoa diagnostikatzen hasi direla.
Nire kasuari dagokionez, egia da egunero sakelakoa erabiltzen dudan gailua dela, baina ez dut uste menpekotasun hori sortu didala. Niretzat lagunekin, familiarekin kontaktuan egoteko trena da, batez ere, herriko lagunekin hitz egiteko asko eskertzen dut edota kanpora ikastera joan diren lagunekin, “Whatsapp” ezinbestekoa ikusten dut. Hala ere, egun askotan mugikorra logelako kutxa batean sartzen dut nekatuta nagoenean, izan ere, jende gehiegi hitz egiten didanean mugikorra uzteko nahiak izaten ditut  eta deskonektatzeko zerbait egitea, musika entzun, liburu bat irakurri, edota ohean etzan ni bakarrik mugikorrik gabe.
Gainera, jende askok esnatu bezain pronto mugikorra hartzen du berriren bat ikusteko, baina ni iratzargailu bezala erabili arren, ez dut halakorik egiten. Horren harira, duela egun batzuk mugikorra iratzargailu bezala erabili ordez erloju analogikoa erabiltzen hasi dut, lokartu baino lehen ikusten dudan azken gauza mugikorra ez izateko. Hala ere, lehen esan bezala, mugikorra egunero erabili ohi dut, ordenagailua bezala. Ordenagailua ezinbestezkoa da niretzat, lanak egiteko, informazioa bilatzeko edota erosketak egiteko erabiltzen dut. Gainera, pelikulak, serieak, telesailak eta dokumentalak ikusteko aukera ematen dit, mugikorra jolasteko eta sare sozialetan ibiltzeko bezala.
Horregatik, nire aburuz,  teknologia berriak eta mugikorrak ez dira gure gizartearen arazoa, gizarteak egiten duen erabilera baizik. Teknologia izugarrizko baliabidea izan daiteke honen erabilera egokia bada, izan ere, gure gizarteari eskainitako aurrerapenak itzelak izan dira, baina gu, gizartea, izan gara teknologia munstro bat bihurtu duguna.
Pentsa ezazu, zenbat ordu ematen diozun mundu birtual eta ezistizen ez den horri, eta non usten duzun benetako mundua, bizitza… Orduak eta orduak oparitzen diziogu pantaiaren atzean dagoen hutsune horri, batzutan jakingabe zer edo nor dagoen bertan gure errealitateko gizartea baztertuz. Hori ere, arazoa larria da, ez-jakintasun hori, nori ematen diogu internet uzten ditugun datuak, nork dago merkatu honen atzean? Eta garrantsituagoa, nor dago pribatutasunaren muga?
Beraz, argi eduki teknologiak ez dela bera bete-betean sortu dugun mundu konektatu eta birtual honen erruduna, gure erabilpenak sortu egin duela bizi garen gizarte nomofobiko hau.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KONPETENTZIA DIGITALA

HIRITARTASUN DIGITALA IV

HIRITARTASUN DIGITALA II