Mezuak

hezkuntza etiketa duten argitalpenak ikusgai

E - PAPER ZORROA

Ikasgaiari eta kurtsoari amaiera bat emateko, azken sarrera bat egitea egokiena iruditu zait, izan ere, sarrera honetan zehar lehenengo eta bigarren lauhilabetetan egindakoaren laburpena eta estekak eskuragai izango dituzue. Hasteko, esan beharrekoa da, hurrengo tailer hauek landu izan ditugula: ikerketa tailerraren diseinua, generoa & IKT  eta hiritartasun digitala. Hala ere, bisualtasun garaikideak eta konpetentzia digitala ere landu ditugu. Hasieran, beti bezala gure buruaren aurkezpena egin genuen sarrera labur baten bidez, hau da, blogg-ari ongietorria eman genion. Gero, lehenengo tailerra lantzera abiatu ginen, ikerketa tailerra, haiz zuzen, bertako lehenengo sarreran ebidentziak bilatu behar izan genituen eta horretarako zenbait galderari erantzuna eman behar izan genituen. Hurrengo sarreran, bisualtasun garaikideak landu izan genituen, horretarako Chema Madozen argazki bat aukeratu eta horren inguruko hausnarketa egin genuen, hezkuntzarekin lotuz, noski. Hurre...

ONGIETORRIA

Kaixo guztioi Paula deitzen naiz eta Magisteritzako ikaslea naiz. K onkretuki, nire gradua Lehen Hezkuntza Hirueleduna da eta Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten dut, Gasteizen, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.  Irakasgaia IKT Lehen Hezkuntzan deitzen da eta Lehen Hezkuntzako 2. mailan ikasten den ikasgaia da.  Blog honen bitartez klasean egindako zenbait ariketa eta esperientzia partekatuko ditut. Beraz, teknologiaren inguruko txokoa duzue zuen aurrean, argi dagoenez hezkuntzarekiko lotura aurkeztuko dizuet, zenbait artikulu, bideoz eta ariketa baliatuz. Paula García