E - PAPER ZORROA

Ikasgaiari eta kurtsoari amaiera bat emateko, azken sarrera bat egitea egokiena iruditu zait, izan ere, sarrera honetan zehar lehenengo eta bigarren lauhilabetetan egindakoaren laburpena eta estekak eskuragai izango dituzue. Hasteko, esan beharrekoa da, hurrengo tailer hauek landu izan ditugula: ikerketa tailerraren diseinua, generoa & IKT  eta hiritartasun digitala. Hala ere, bisualtasun garaikideak eta konpetentzia digitala ere landu ditugu.
Hasieran, beti bezala gure buruaren aurkezpena egin genuen sarrera labur baten bidez, hau da, blogg-ari ongietorria eman genion.
Gero, lehenengo tailerra lantzera abiatu ginen, ikerketa tailerra, haiz zuzen, bertako lehenengo sarreran ebidentziak bilatu behar izan genituen eta horretarako zenbait galderari erantzuna eman behar izan genituen. Hurrengo sarreran, bisualtasun garaikideak landu izan genituen, horretarako Chema Madozen argazki bat aukeratu eta horren inguruko hausnarketa egin genuen, hezkuntzarekin lotuz, noski. Hurrengo pausua, ebidentziak bilatu ostean tailerraren aurreko sarreran erantzundako galderen inguruko teknografia bat sortu genuen, aukeratutako ebidentziei zentzua emateko. Tailerra alde batera utziz, konpetentzia digitalaren inguruko bi bideo ikusi genituen, geroago konpetentzia digitala zer den eta zer osagai dituen mapa kontzeptual baten bidez aurkezteko. Ikerketa tailerrari bueltatuz eta amaiera emateko, tailerraren zehar aurkitutakoaren aurkezena egiteko, ebidentziak bildu, analizatu eta antolatu ondoren, kartografia bat egitea egokitu zitzaigun, idatzizko eta ahozko narrazioan.
Bigarren tailerra, generoa & IKT deritzona, bi pelikulekin hasiera eman genion, geroago hauen inguruko hausnarketa bat egiteko. Lehenengoa “La Caza” pelikula izan zen eta bigarrenik, “Laurence Anyway” ikusi genuen. Tailerrari amaiera emateko “MaKey-MaKey”-arekin artefakto bat sortu genuen taldeka, genenoaren eta hezkuntzaren inguruko erlazioaren inguruan ikasitakoa islatzeko.
Kurtsoari eta ikasgaiari amaiera emateko, hiritartasun digitala deituriko tailerra landu izan dugu. Honi sarrera emateko, Salvados telesaiaren “Conectados kapitulua ikusi genuen klasean, geroago horren inguruko hausnarketa egiteko. Hori aitzaki hartuta, gure eguneroko bizitzaren “on/off line egoeren adibideak aurkeztu genituen. Horren harira, Morozov, E. (2017) idatzitako artikuluari (La ilusión de una vida sin Internet) buruzko hausnarketa egitea egokitu zaigu. Tailerra amaitzeko, laugarren sarrera bat egin genuen Gleen Greenwald-ek TED Talk-sen emandako  pribatutasunari buruzko hitzaldiari buruzko zenbait galderari erantzuna emanez.
Amaitzeko, e - paper zorroa hau aurkitu daiteke, kurtsoan egindako lanari bukaera emateko, besterik gabe gustatu izan zaizuela itxaropenarekin, hurrengora arte!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KONPETENTZIA DIGITALA

HIRITARTASUN DIGITALA IV

HIRITARTASUN DIGITALA II