HIRITARTASUN DIGITALA
Tailer berriari sarrera emateko, hiritartasun digitala deritzona, “Salvados” telesaioaren kapitulua ikusi genuen, hain zuzen, “Conectados” izenburua duena. Ikusi ondoren honen inguruko hausnarketa egitea egokitu zaigu. Telesaioan ikusi daitekeen bezala, 10 urte baino ez pasa dira Steve Jobs lehenengo Iphone kaleratu zuenetik baina horrek gure gizartea aldatu zuen hasierako puntua baino ez da. Hortik aurrera gure bizitza guztiz aldatu da, 24 orduko konexioa izanez. Teknologiak sortu digun menpekotasun hain handia da, adituek nomofobia deiturikoa diagnostikatzen hasi direla. Nire kasuari dagokionez, egia da egunero sakelakoa erabiltzen dudan gailua dela, baina ez dut uste menpekotasun hori sortu didala. Niretzat lagunekin, familiarekin kontaktuan egoteko trena da, batez ere, herriko lagunekin hitz egiteko asko eskertzen dut edota kanpora ikastera joan diren lagunekin, “Whatsapp” ezinbestekoa ikusten dut. Hala ere, egun askotan mugikorra logelako kutxa batean sartzen dut nekatuta n...