BISUALTASUN GARAIKIDEAK
Gaurko sarreran Chemaz Madoz artista kontzeptual madrildarraren argazki bat aztertuko dugu.
Madozek bere obren bitartez eguneroko objektuak erakusten dizkigu ilusio optikoak era surrealistetan sortuz, bere jatorrizko erabilera aldatuz. Emaitza umore eta ironiatik doazen mezuak dramara arte interpreta daiteke, haren edertasuna galdu gabe.
Aukeratu dudan argazkia “hodei kaiolatua” izan da, hala ere “irudimena kaiolatua” deituko nioke. Izan ere, ikusi dudan momentutik gaur eguneko hezkuntzaren metafora baita, non ikasleen sormena kaiolatzen dute haien buruan, bertatik ateratzen utzi gabe.
Guztiok ezagutzen dugun hezkuntza halakoa doa, emaitzak baino ez dute garrantzia, prozesua eta ikasten duguna baztertuz. Gainera, ikasi behar duguna, gure interesetik oso urrun egoten dira eta ez dugu zertan gure eguneroko bizitzan erabiltzen. Halaber, garapen soziala ere alde batean uzten da, kontuan hartu gabe familia, lagun, ikaskide edo komuniatuarengandik ikasi ahal dugun guztia eta horrek garapen pertsonalean izaten duen eragina.
Lehen esan bezala, sormena ez da hezkuntzaren parte izaten, baina ez bakarrik ikasleen partetik, irakasleek ere normalean ez dute araututakoarengandik ateratzeko aukera, curriculumaren edukiak jarraitu behar izaten dute. Horregatik, ikasleek ez dute sormena lantzeko aukera eta “normatiboa” dena jarraitu behar dute, irakasleak esaten duena jarraituz.
Beraz, irakasleak izango garen heinean, gure ikasleen sormena garatzeko edota berpizteko aukera izango dugu, eta horretaz baliatu behar gara, sormena bizitzan zehar erabiliko dugun baliabidea baita, curriculumaren eduki guztiak ez bezala. Emaitzari garrantzi guztia eman beharrekotan prozesuari eman beharko genioke, hezkuntza sozietatearen oinarria baita.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina