HIRITARTASUN DIGITALA II

Gaurko honetan, hiritartasun digitalaren bigarren sarrera aurkitzen dugu, bertan nire bizitzaren “on/off line” egoeren adibideak hausnartuko ditut.
Hasteko “on line” bizitzaren hiru egoera aurkeztu ditut. Alde batetik, harrigarri dirudi arren, nire eguneroko bizitzaren online adibiderik argiena unibertsitateko lanak egiten ditudanean da. Oraintxe da horren momentu bat, klasean bertan ere teknologien erabilera ohikoa da, hala ere, erabilera egokia izan beharko lirateke, baina ez da halakoa gehienetan. Esan beharrekoa da, teknologia oinarrizko baliabidea dela eta izugarrizko laguntza eta informazioa eskaintzen digula. Aurrekoan esan bezala, klasean ordenagailua edo mugikorra erabiltzen dudanean ere honako momentu baten adibidea da, izan ere unibertsitateko egunerokoan ordenagailua eta mugikorra erabiltzen dugu, informazioa bilatzeko, eta ordu hiletan denbora pasatzeko ere. Azkenik, kirola egiten dudanean da, mugikorra erabiltzen dut musika entzutean beraz, ezinezkoa da mugikorra begiratzea tarteka.
Bigarrenik, “off line” bizitzaren hiru adibide aurkeztu ditut. Guztiz deskonektatu nago, lokartu baino lehen liburu bat irakurtzen dudanean, mugikorra alde batera utzi eta liburuan barneratzen naiz. Horren beste adibidea, lagunekin edo familiarekin hondartzara, mendira edo ibiltzera joaten garenean, normalen mugikorra larrialdietarako uztea erabakitzen dugu, batzuetan musika jartzen dugu baina gehienetan hizketan pasatzen ditugu orduak. Azkenik, eta aurrekoarekin lotuta dagoena, herrian normalean etxean uzten dut mugikorra, beste herri batera edo festetara joaten ez bagara, baina herrian geratzekotan etxean uzten dut. Gainera, hain kobertura txarra izanda kalera ateratzea ez du ezta merezi.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KONPETENTZIA DIGITALA

HIRITARTASUN DIGITALA IV