Mezuak

on/off line etiketa duten argitalpenak ikusgai

E - PAPER ZORROA

Ikasgaiari eta kurtsoari amaiera bat emateko, azken sarrera bat egitea egokiena iruditu zait, izan ere, sarrera honetan zehar lehenengo eta bigarren lauhilabetetan egindakoaren laburpena eta estekak eskuragai izango dituzue. Hasteko, esan beharrekoa da, hurrengo tailer hauek landu izan ditugula: ikerketa tailerraren diseinua, generoa & IKT  eta hiritartasun digitala. Hala ere, bisualtasun garaikideak eta konpetentzia digitala ere landu ditugu. Hasieran, beti bezala gure buruaren aurkezpena egin genuen sarrera labur baten bidez, hau da, blogg-ari ongietorria eman genion. Gero, lehenengo tailerra lantzera abiatu ginen, ikerketa tailerra, haiz zuzen, bertako lehenengo sarreran ebidentziak bilatu behar izan genituen eta horretarako zenbait galderari erantzuna eman behar izan genituen. Hurrengo sarreran, bisualtasun garaikideak landu izan genituen, horretarako Chema Madozen argazki bat aukeratu eta horren inguruko hausnarketa egin genuen, hezkuntzarekin lotuz, noski. Hurre...

HIRITARTASUN DIGITALA II

Irudia
Gaurko honetan, hiritartasun digitalaren bigarren sarrera aurkitzen dugu, bertan nire bizitzaren “on/off line” egoeren adibideak hausnartuko ditut. Hasteko “on line” bizitzaren hiru egoera aurkeztu ditut. Alde batetik, harrigarri dirudi arren, nire eguneroko bizitzaren online adibiderik argiena unibertsitateko lanak egiten ditudanean da. Oraintxe da horren momentu bat, klasean bertan ere teknologien erabilera ohikoa da, hala ere, erabilera egokia izan beharko lirateke, baina ez da halakoa gehienetan. Esan beharrekoa da, teknologia oinarrizko baliabidea dela eta izugarrizko laguntza eta informazioa eskaintzen digula. Aurrekoan esan bezala, klasean ordenagailua edo mugikorra erabiltzen dudanean ere honako momentu baten adibidea da, izan ere unibertsitateko egunerokoan ordenagailua eta mugikorra erabiltzen dugu, informazioa bilatzeko, eta ordu hiletan denbora pasatzeko ere. Azkenik, kirola egiten dudanean da, mugikorra erabiltzen dut musika entzutean beraz, ezinezkoa da mugikorra be...