Mezuak

bisualtasun garaikideak etiketa duten argitalpenak ikusgai

BISUALTASUN GARAIKIDEAK

Irudia
Gaurko sarreran Chemaz Madoz artista kontzeptual madrildarraren argazki bat aztertuko dugu. Madozek bere obren bitartez eguneroko objektuak erakusten dizkigu ilusio optikoak era surrealistetan sortuz, bere jatorrizko erabilera aldatuz. Emaitza umore eta ironiatik doazen mezuak dramara arte interpreta daiteke, haren edertasuna galdu gabe. Aukeratu dudan argazkia “hodei kaiolatua” izan da, hala ere “irudimena kaiolatua” deituko nioke. Izan ere, ikusi dudan momentutik gaur eguneko hezkuntzaren metafora baita, non ikasleen sormena kaiolatzen dute haien buruan, bertatik ateratzen utzi gabe. Guztiok ezagutzen dugun hezkuntza halakoa doa, emaitzak baino ez dute garrantzia, prozesua eta ikasten duguna baztertuz. Gainera, ikasi behar duguna, gure interesetik oso urrun egoten dira eta ez dugu zertan gure eguneroko bizitzan erabiltzen. Halaber, garapen soziala ere alde batean uzten da, kontuan hartu gabe familia, lagun, ikaskide edo komuniatuarengandik ikasi ahal dugun guztia eta hor...