Mezuak

biografia etiketa duten argitalpenak ikusgai

IKERKETA TAILERRAREN DISEINUA III

Irudia
Ikerketa tailerraren 3. etapan aurkitzen gara, hau da, aurkitutakoaren aurkezpenean, ebidentziak bildu, analizatu eta antolatu ondoren. Beraz, horregatik sarreran honetan aurkitzen duguna kartografiaren aurkezpena da. Orain, nire kartografiak biltzen dituen elementuen arteko konexio azalpen ordenatua aurkeztuko dut, alde batetik idatzizko narrazio batean eta bestetik, ahozko narrazioan. Oraingo honetan, berriz ere “nola ikasten dut?” galderari erantzun dut, modu bisual batean, izan ere kartografia kontzeptu bat islatzeko erabiltzen den baliabidea da. Aurretik egindako teknografiarekin lotura dauka, baina hau batez ere nire gaur eguneroko bizitzan zentratuta dago, hala ere nire bizitzan eragina izandako zenbait alderdi ere agertzen dira, hala nola, emozioak, inguru soziala, kultura, eskolaz kanpoko ekintzak eta unibertsitatea. Ikusi ahal denez, nire kartografia bihotz forma du, izan ere, nire ikasketa prozesuaren oinarria emozioak eta sentimenduak dira. Horixe da bihotzaren barne...

IKERKETA TAILERRAREN DISEINUA II

Irudia
Oraindik 0. etapan gaude, hau da, ebidentziak bilatzen. Horretarako, tailerraren azken atalera ailegatu aurretik (“Nola ikasten dut?” galderari erantzuten dion kartografia), aurreko sarreran erantzundako galderen inguruko teknografia bat sortu dut, aukeratutako ebidentziei zentzua emateko. Teknografia honi esker, “nola ikasi dut?” galderari erantzun bisuala emateko  aukera izan dugu. Nire kasuan, irakasteko modua, formala eta ez formalean oinarritua dago. Formala, guztiok bizi izan duguna da, baina bakoitzari bereziak eta bakarrak egiten gaituena ez formalean ikasitakoa da, hau da, familia, lagunak, klase kideak, koadrila, bidaiak, musika, filmak, eskolaz kanpoko ekintzak, kirolak, etab... Hau guztia, nire teknografian islatzen saiatu naiz, gehiago jakin nahian hurrengo bideoa ikusi.

BISUALTASUN GARAIKIDEAK

Irudia
Gaurko sarreran Chemaz Madoz artista kontzeptual madrildarraren argazki bat aztertuko dugu. Madozek bere obren bitartez eguneroko objektuak erakusten dizkigu ilusio optikoak era surrealistetan sortuz, bere jatorrizko erabilera aldatuz. Emaitza umore eta ironiatik doazen mezuak dramara arte interpreta daiteke, haren edertasuna galdu gabe. Aukeratu dudan argazkia “hodei kaiolatua” izan da, hala ere “irudimena kaiolatua” deituko nioke. Izan ere, ikusi dudan momentutik gaur eguneko hezkuntzaren metafora baita, non ikasleen sormena kaiolatzen dute haien buruan, bertatik ateratzen utzi gabe. Guztiok ezagutzen dugun hezkuntza halakoa doa, emaitzak baino ez dute garrantzia, prozesua eta ikasten duguna baztertuz. Gainera, ikasi behar duguna, gure interesetik oso urrun egoten dira eta ez dugu zertan gure eguneroko bizitzan erabiltzen. Halaber, garapen soziala ere alde batean uzten da, kontuan hartu gabe familia, lagun, ikaskide edo komuniatuarengandik ikasi ahal dugun guztia eta hor...