IKERKETA TAILERRAREN DISEINUA III
Ikerketa tailerraren 3. etapan aurkitzen gara, hau da, aurkitutakoaren aurkezpenean, ebidentziak bildu, analizatu eta antolatu ondoren. Beraz, horregatik sarreran honetan aurkitzen duguna kartografiaren aurkezpena da.
Orain, nire kartografiak biltzen dituen elementuen arteko konexio azalpen ordenatua aurkeztuko dut, alde batetik idatzizko narrazio batean eta bestetik, ahozko narrazioan. Oraingo honetan, berriz ere “nola ikasten dut?” galderari erantzun dut, modu bisual batean, izan ere kartografia kontzeptu bat islatzeko erabiltzen den baliabidea da. Aurretik egindako teknografiarekin lotura dauka, baina hau batez ere nire gaur eguneroko bizitzan zentratuta dago, hala ere nire bizitzan eragina izandako zenbait alderdi ere agertzen dira, hala nola, emozioak, inguru soziala, kultura, eskolaz kanpoko ekintzak eta unibertsitatea.
Ikusi ahal denez, nire kartografia bihotz forma du, izan ere, nire ikasketa prozesuaren oinarria emozioak eta sentimenduak dira. Horixe da bihotzaren barnean ikusten duguna, lehen begiratuan hitz solteak dirudi arren bere zentzua eta ordena dauka nahasmendu hau. Kolore gorriak ere bere zentzua dauka, ondo fijatu ostean kolorearen degradazioaz ohartu gaitezke. Hau da, hitzen garrantzia islatzen du, beheko partean gorri gogorra ikusten dugu eta horrek adierazten digu atalarik garrantzitsuena. Goikoan, berriz, zuriz dirudiena garrantzi gutxien daukan atala adierazten digu.
Beraz, hau azalduta has gaitezke kartografiaren hausnarketarekin. Hasteko, emozio eta sentimenduak aurkitzen ditugu, bertan zenbait sentimendu irakurri ditzakegu, hala nola, alaitasuna, gogoa, tristura… baina hauek adibideak baino ez dira gure ikasketa prozesuan eta gure bizitzan orokorrean emozioak eta sentimenduak gure eguneroko bizitzan presente egoten direlako. Nire aburuz, ezinbestekoak dira besteekin komunikatzeko, eta gainera, gizaki bihurtzen gaituen alderdia da. Horregatik, hauek nola maneiatzea ikastea funtsezkoa da.
Hurrengoan, alde soziala aurkitzen dugu, hala nola, familia, kuadrila, lagunak eta klase kideak. Gure inguruko pertsonengandik oinarrizko baloreak, kultura eta kontzeptuak ikasten baititugu: maitasuna, besteekiko errespetua, aniztasuna, ohiturak, babesa, etab. Honako pertsona hauek dira gure eguneroko bizitzan eragina izaten duten elementurik garrantzitsuena.
Hirugarren puntu bezala, kulturaren alderdia ikusi dezakegu, hau da, bidaiak, filmak, musika, esposaketak, hedabideak eta liburuak. Hauek ere izugarrizko eragina izaten dute nire ikasketa prozesuan, eskolan ematen ez diguten askatasuna bertan aurki dezakegu. Izan ere, eskolan eduki zehatzak baino ez ikasten ditugu, kulturari esker, ikuspegi desberdinak hausnartzeko aukera daukagu, gaur egun daukagun aniztasunari esker. Honela gure pentsamendu kritikoa garatzen dugu.
Gero, eskolaz kanpoko ekintzak ditugu, hala nola, igeriketa, antzerkia, ingeles klaseak, frontenis, dantza eta zaldiak. Gehiengoak, urteak daramat praktikatu gabe baina honek oinarrizko baloreak irakatsi dizkit: talde lana, kooperazioa, enpatia, baldintzarik gabeko maitasuna, konpetentzia alde batera uztea lehiaketa bat izan arren, nire sentimenduak kanporatzea, eta hainbat gauza gehiago.
Amaitzeko, eskola formala dugu, gehien bat unibertsitatera bideratuz, bertan aurten egindako praktikak ditugu, nire ikasketa prozesuan alderdi formalean gehien ikasi dudan garaia izan dela esan dezaket. Gainera, hilabete osoan zehar konturatu nintzen, hau nire bokazioa dela. Hori izan zen sentimendurik politena irakasteko pasio hori neukala konturatzea, jada irakasle ona ez izan arren. Hala ere, memorian oinarritutako hezkuntza batean ikasten dugu, eta hori aldatu beharrekoa da. Unibertsitatean berriz, gure ikaskideak eta guk egindako aurkezpenen bidez ikasi ohi dugu, honek ikasi eta ulertzeko errazago eta dinamikoago izatera laguntzen du.
Bukatzeko, esan beharrekoa da, kolorearen degradazioak adierazten digula bihotzak atalik ez dituela, osotasun bat baizik, azken finean hezkuntza prozesu bakar bat bizi izan dugu eragin desberdin asko izan arren. Gainera, alderdi desberdin hauek bata bestearen eragina eta beharra izaten dute, horregatik esaten dugu osotasun bakar bat eratzen dutela.



Iruzkinak
Argitaratu iruzkina