IKERKETA TAILERRAREN DISEINUA
Tailerrari hasiera eman aurretik, ebidentziak bilatu behar ditugu eta hori egin aurretik zenbait galderari erantzuna eman behar diegu: Nola aurre egiten diozu ikerketari? Hiru astetan zehar, “Nola ikasten dut” galderaren inguruko ikerketa egingo dugu, konplexua izan arren oso interesgarria iruditzen zait halakoa egitea. Izan ere, inoiz pentsatu dudan galdera da. Guztiok bezala nire bizitzan osoan zehar ikasi egin dut, baina hala ere ez dut pentsatu zein den “nola ikasten dut?” galderaren erantzuna. Nolako galderak etortzen zaizkizu burura? Zenbait galdera ditut buruan, baina azkenean “Nola ikasten dut” galdera da guztiak englobatzen dituena. Galderak hurrengoak dira: Zer instrumentu erabiltzen ditugu ikasteko? Kontuan hartzen dira ikasleen gustuak? Eskolaz kanpoan ikasten duguna eskolan ikasten dugunarekin lotura dauka? Zein alderdi du eragin handiagoa gure ikasketa prozesuan? Nolako erronkak aurkezten dizkizu? Lehen esan bezala, tailer konplexua da...