IKERKETA TAILERRAREN DISEINUA


Tailerrari hasiera eman aurretik, ebidentziak bilatu behar ditugu eta hori egin aurretik zenbait galderari erantzuna eman behar diegu:
  • Nola aurre egiten diozu ikerketari?
Hiru astetan zehar, “Nola ikasten dut” galderaren inguruko ikerketa egingo dugu, konplexua izan arren oso interesgarria iruditzen zait halakoa egitea. Izan ere, inoiz pentsatu dudan galdera da. Guztiok bezala nire bizitzan osoan zehar ikasi egin dut, baina hala ere ez dut pentsatu zein den “nola ikasten dut?” galderaren erantzuna.
  • Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?
Zenbait galdera ditut buruan, baina azkenean “Nola ikasten dut” galdera da guztiak englobatzen dituena. Galderak hurrengoak dira:
    • Zer instrumentu erabiltzen ditugu ikasteko?
    • Kontuan hartzen dira ikasleen gustuak?
    • Eskolaz kanpoan ikasten duguna eskolan ikasten dugunarekin lotura dauka?
    • Zein alderdi du eragin handiagoa gure ikasketa prozesuan?
  • Nolako erronkak aurkezten dizkizu?
Lehen esan bezala, tailer konplexua da, beraz esan genezake tailerra bera erronka bat dela, “Nola ikasten dut?” galderari erantzuna bilatzea.
  • Nolako ekarpena egin ahal diozu tailerrari?
Nire ikasketa prozesua nire ikaskideekin konpartitzea, hau da, nire esperientzia propioa partekatzea.
  • Zer espero duzu ikastea?
Nire bizitzan zehar nola ikasi dudanaren errepasoa egitea eta bere momentuan konturatu ez izanaren kontzientzia hartzea, eskolan nahiz eskola kanpoan.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

KONPETENTZIA DIGITALA

HIRITARTASUN DIGITALA IV

HIRITARTASUN DIGITALA II