Mezuak

artefakto etiketa duten argitalpenak ikusgai

E - PAPER ZORROA

Ikasgaiari eta kurtsoari amaiera bat emateko, azken sarrera bat egitea egokiena iruditu zait, izan ere, sarrera honetan zehar lehenengo eta bigarren lauhilabetetan egindakoaren laburpena eta estekak eskuragai izango dituzue. Hasteko, esan beharrekoa da, hurrengo tailer hauek landu izan ditugula: ikerketa tailerraren diseinua, generoa & IKT  eta hiritartasun digitala. Hala ere, bisualtasun garaikideak eta konpetentzia digitala ere landu ditugu. Hasieran, beti bezala gure buruaren aurkezpena egin genuen sarrera labur baten bidez, hau da, blogg-ari ongietorria eman genion. Gero, lehenengo tailerra lantzera abiatu ginen, ikerketa tailerra, haiz zuzen, bertako lehenengo sarreran ebidentziak bilatu behar izan genituen eta horretarako zenbait galderari erantzuna eman behar izan genituen. Hurrengo sarreran, bisualtasun garaikideak landu izan genituen, horretarako Chema Madozen argazki bat aukeratu eta horren inguruko hausnarketa egin genuen, hezkuntzarekin lotuz, noski. Hurre...

GENERO & IKTak III

Irudia
Proiektuari amaiera emateko, “MaKey-MaKey”-arekin lan egin dugu eta taldeka egitea egokitu zaigu.  Lan honen aurretik, aurreko sarreretan ikusi ahal denez generoarekin zer ikusi zuten bi film ikusi genituen: “LA CAZA” eta “LAURENCE ANYWAYS”. Ondoren, tresna edo jostailu elektroniko honen harrera izan genuen, zein seinale elektrikoen bitartez eguneroko objektuak edota pertsonak ordenagailuei konektatzen duen. Proiektu honetan, klasean landutako gaiak (generoa, hezkuntza, teknologiak…) gailu teknologiko honekin elkartzea proposatu digute. Horretarako, guk gure kabuz hainbat denbora egon gara tramankulu berri hau frogatzen. Azkenean, “MaKey MaKey” aparatua eta ordenagailu programa bat konbinatuz, klasean besteei aurkezteko  ekintza prestatu dugu. Guk egindako proiektua gaur egungo hezkuntzan dauden genero eta estetika estereotipoak apurtzeko helburua dauka. Horretarako ekintza sozial bat egin dugu bi ataletan banatuta; lehenengo atala inkesta bat izan da eta bigarrena proiektu...