Mezuak

bideoa etiketa duten argitalpenak ikusgai

HIRITARTASUN DIGITALA IV

Irudia
Tailerrari amaiera emateko, laugarren sarrera honetan Gleen Greenwald-ek TED Talk-sen emandako  pribatutasunari buruzko hitzaldia ikusi ondoren aipatu beharrekoa da hizlariak bi pertsona mota daudela esaten duela: alde batetik, ezer ezkutatzeko daukaten esaten duten pertsonak eta etengabeko zaintza izatea inporta zaienak . Hau azaldu ondoren, hurrengo galdera hauei erantzuna emango diet: Nolako estrategiak erabiltzen ditut nire pribatasuna babesteko? Egia esan behar badut, gehienetan pasahitza bera erabiltzen dut bai mail, sare sozial edota mugikorraren kodea. Kontziente naiz, horrela egitea txarra dela niretzat, baina bestela ahazten ditut. Sare sozialetan partekatzen dudanari buruz hitz egiten badugu, orokorrean ez ditut gehiegi erabiltzen, ez ditut nire eguneroko 24 orduak argitaratzen, noizbehinka argazkiren bat igotzen dut. Izan ere, ez zait gustatzen mundu osoak zer egiten dudan jakitea, ubelduta sentitzen naiz. Gainera, tontakeria bat dirudi arren, guztia argiratu ...

HIRITARTASUN DIGITALA

Irudia
Tailer berriari sarrera emateko, hiritartasun digitala deritzona, “Salvados” telesaioaren kapitulua ikusi genuen, hain zuzen, “Conectados” izenburua duena. Ikusi ondoren honen inguruko hausnarketa egitea egokitu zaigu. Telesaioan ikusi daitekeen bezala, 10 urte baino ez pasa dira Steve Jobs lehenengo Iphone kaleratu zuenetik baina horrek gure gizartea aldatu zuen hasierako puntua baino ez da. Hortik aurrera gure bizitza guztiz aldatu da, 24 orduko konexioa izanez. Teknologiak sortu digun menpekotasun hain handia da, adituek nomofobia deiturikoa diagnostikatzen hasi direla. Nire kasuari dagokionez, egia da egunero sakelakoa erabiltzen dudan gailua dela, baina ez dut uste menpekotasun hori sortu didala. Niretzat lagunekin, familiarekin kontaktuan egoteko trena da, batez ere, herriko lagunekin hitz egiteko asko eskertzen dut edota kanpora ikastera joan diren lagunekin, “Whatsapp” ezinbestekoa ikusten dut. Hala ere, egun askotan mugikorra logelako kutxa batean sartzen dut nekatuta n...

IKERKETA TAILERRAREN DISEINUA III

Irudia
Ikerketa tailerraren 3. etapan aurkitzen gara, hau da, aurkitutakoaren aurkezpenean, ebidentziak bildu, analizatu eta antolatu ondoren. Beraz, horregatik sarreran honetan aurkitzen duguna kartografiaren aurkezpena da. Orain, nire kartografiak biltzen dituen elementuen arteko konexio azalpen ordenatua aurkeztuko dut, alde batetik idatzizko narrazio batean eta bestetik, ahozko narrazioan. Oraingo honetan, berriz ere “nola ikasten dut?” galderari erantzun dut, modu bisual batean, izan ere kartografia kontzeptu bat islatzeko erabiltzen den baliabidea da. Aurretik egindako teknografiarekin lotura dauka, baina hau batez ere nire gaur eguneroko bizitzan zentratuta dago, hala ere nire bizitzan eragina izandako zenbait alderdi ere agertzen dira, hala nola, emozioak, inguru soziala, kultura, eskolaz kanpoko ekintzak eta unibertsitatea. Ikusi ahal denez, nire kartografia bihotz forma du, izan ere, nire ikasketa prozesuaren oinarria emozioak eta sentimenduak dira. Horixe da bihotzaren barne...

KONPETENTZIA DIGITALA

Irudia
Hurrengo bi bideo hauek ( https://youtu.be/V_HOIsP-Ix8 eta https://www.youtube.com/watch?v=eAL5ZkhnBkE )  ikusi ondoren, konpetentzia digitala zer den eta zer osagai dituen aurkezten dizuet mapa kontzeptual honen bidez:   Your browser is not able to display frames. Please visit KONPETENTZIA DIGTIALA on MindMeister. KONPETENTZIA DIGTIALA by Paula Garcia