HIRITARTASUN DIGITALA IV
Tailerrari amaiera emateko, laugarren sarrera honetan Gleen Greenwald-ek TED Talk-sen emandako pribatutasunari buruzko hitzaldia ikusi ondoren aipatu beharrekoa da hizlariak bi pertsona mota daudela esaten duela: alde batetik, ezer ezkutatzeko daukaten esaten duten pertsonak eta etengabeko zaintza izatea inporta zaienak. Hau azaldu ondoren, hurrengo galdera hauei erantzuna emango diet:
Egia esan behar badut, gehienetan pasahitza bera erabiltzen dut bai mail, sare sozial edota mugikorraren kodea. Kontziente naiz, horrela egitea txarra dela niretzat, baina bestela ahazten ditut.
Sare sozialetan partekatzen dudanari buruz hitz egiten badugu, orokorrean ez ditut gehiegi erabiltzen, ez ditut nire eguneroko 24 orduak argitaratzen, noizbehinka argazkiren bat igotzen dut. Izan ere, ez zait gustatzen mundu osoak zer egiten dudan jakitea, ubelduta sentitzen naiz. Gainera, tontakeria bat dirudi arren, guztia argiratu ostean, ez daukazu ezer kontatzeko, jada zure sare sozialetan ikusi dute.
- Gaizkile bat ez banaiz eta ez badut ezer ezkutatzeko, nola justifikatzen dut pasahitza erabiltzea edo babesteko beste estrategiak erabiltzea?
Nire aburuz, ez dauka bata bestearekin lotura, galdera berdina izango litzateke: “gaizkile bat ez banaiz eta ez badut ezer ezkutatzeko, zergatik erabiltzen duzu atea zure etxean edo zergatik erabiltzen dira ateak?”. Azken finean, gure segurtasuna eta pribatutasuna segurtatzeko eta gordetzeko erabiltzen dira, pasahitzak bezala. Bakoitzak bere bizitza dauka, ezin dugu halako batean oparitu, jendeak egiten duela sare sozialetan, haiek ikusiko dute.
Baina sare sozialak izatean edo internet erabiltzean normala da pasahitza izatea, azkenean modu batean gure bizitza munduari aurkezten diogu, gutxienez, bakoitzak erabaki dezan zer erakutsi edo zer ez.
- Nola posizionatzen naiz egungo erronka honen aurrean etorkizuneko maisu bezala?
Etorkizuneko irakasle bezala, eta ikusita IKTak urteen poderioz gero eta gehiago integratuta daudela, hasteko hauen erabilera egokia irakatsi beharko diegu, kontuan hartuz haien alde onak eta txarrak.
Interneten arriskuak azaltzea eta are gehiago haien pribatutasuna nola maneiatu dezan irakastea garrantzitsua da. Horretarako, gu, irakasleok ere horri buruz eguneratu beharko gara, izan ere, sare sozialak eta internet edozein modura erabiltzen ditugu.
Horren haritik, interneten zer eta non bilatu irakatsi beharko genieke, informazio iturri asko erabilezinak dira edota informazio faltsua aurkitu dezakegu. Eta ni gutxienez halako klaseak ez ditut inoi jaso, soilik, Word, Excel… oinarrizko erabilera azaldu didate. Gainera, aurkezpen asko eskaintzen dizkigute eta originalak izatea, baina inoiz ez digute erakutsi nola, jaiotzatikoa balitz bezala.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina