GENERO & IKTak
Tailer berri honi hasiera emateko, “genero & IKTak” deitzen dena, bi pelikula ikusiko ditugu, genero eta hezkuntzaren arteko erlazio hausnartu ahal izateko. Tailerraren amaieran, artefakto bat sorteko makey-makey tresna erabiliz. Lehenengoa “La Caza” pelikula izan da. Honen protagonista Lucas dugu, Lehen Hezkuntzako irakaslea dena. Egoera pertsonal zaila izan arren, bere emaztea utzi ondoren bere semea amarekin bizitzera joan zenean, bere egoera profesionala ondo zihoan. Gainera, lanean ezagututako emakume batekin pozik zirudien. Baina, bere zortea aldatu izan zen Clarak, haur eskolako neskatila batek, beraz maitemindu eta Lucas ezeztapena adierazten dionean. Orduan, Clarak Lucas zakila erakutsi diola adierazten dio eskolako zuzendariari, Lucasen irudia zapuztuz, bere bizitza guztiz apurtuz. Izan ere, bere neska-lagunak berarekin bukatu, lagunak baztertu eta lana galtzen du. Gainera, herriaren errespetu faltak eta begirada zorrotzak jaso behar izaten ditu, gezur batengatik. A...