GENERO & IKTak
Tailer berri honi hasiera emateko, “genero & IKTak” deitzen dena, bi pelikula ikusiko ditugu, genero eta hezkuntzaren arteko erlazio hausnartu ahal izateko. Tailerraren amaieran, artefakto bat sorteko makey-makey tresna erabiliz.
Lehenengoa “La Caza” pelikula izan da. Honen protagonista Lucas dugu, Lehen Hezkuntzako irakaslea dena. Egoera pertsonal zaila izan arren, bere emaztea utzi ondoren bere semea amarekin bizitzera joan zenean, bere egoera profesionala ondo zihoan. Gainera, lanean ezagututako emakume batekin pozik zirudien. Baina, bere zortea aldatu izan zen Clarak, haur eskolako neskatila batek, beraz maitemindu eta Lucas ezeztapena adierazten dionean. Orduan, Clarak Lucas zakila erakutsi diola adierazten dio eskolako zuzendariari, Lucasen irudia zapuztuz, bere bizitza guztiz apurtuz. Izan ere, bere neska-lagunak berarekin bukatu, lagunak baztertu eta lana galtzen du. Gainera, herriaren errespetu faltak eta begirada zorrotzak jaso behar izaten ditu, gezur batengatik.
Aurreko pelikula eta hau ikusita, “zein da generoaren papera hezkuntzan?” galderaren inguruan hausnartzeko gogoak izan ditut, halaber “zer esan nahi du emakumea eta maistra izatea?” eta “gizona eta maisua izatea?”.
Betidanik, emakumearen rola gizartean zaintzailea, arduratsua, etxeko andrea... izan da. Horregatik, irakaslearen itxura ohikoena emakume bat izan da, baina gizonak ere irakasleak dira. Ez dute soilik goi karguetan eta lan arduratsuetan aritzen, emakumeak ere eskoletako zuzendariak, lehendakariak, presidenteak izateko aukera dute.
Baina zoritxarrez egia da ohikoagoa dela gizonak lan gogortxu batean ikustea eta emakumea betiko postuetan ikustea. Hala ere, gizonak irakaslea denean edo zaintzaile rola hartzen duenean hori miresteko ohitura dago, ikusteko ezinezkoa gauza izango balitz bezala.
Beraz, beharrezkoa da halako estereotipoak umeengan urruntzea, izan ere generoa ez duela haiengan eragina ikasi behar dute, honek mugak jartzen ez diela, nahi duten beste lortzeko aukera izaten dutela.
Konkretuki, genero desberdintasunen adibideak pelikulan zehar ikusi ditzakegu, hala nola, Clararen amaren egoera etxean, gizartearen jarrera Lucasen egoeraren aurrean gizona izateagatik aurretik azaltzeko aukera eman gabe, gizonak lagunekin egoteko aukera emakumeak etxean sartuta kaiolatuta egongo balira bezala, etab.
Kasu bat garatzeko, Clararen ama, Agnes, etxekoandrea da, hau da, etxea garbitzen, erosketak egiten, janaria prestatzen, umeak zaintzen... ematen ditu egunak. Aita, berriz, haren lagunekin pasatzen ditu egunak edaten eta denbora pasatzen, emazteak eskolako bileretara eta erosketak soilik egiteko ateratzen den bitartean.
Hausnarketarekin amaitzeko, Bechdel testa kontuan hartuko dugu, izan ere filmetan, komikietan eta antzezlanetan genero desberdintasuna ikertzeko erabiltzen da. Testa gainditzeko, hurrengo baldintza hauek bete behar dira:
1. Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
2. Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
3. Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den bete zerbait da.
Pelikulan zehar emakume gehienak banaka agertzen dira eta beti mutil-laguna edota emaztearekin, baina haur eskolaren andereñoak eta Clararen ama Clarari gertatutakoari buruz hitz egiteko elkartzen direnean ere gizona da elkarrizketaren funtsa. Beraz, esan genezake pelikulak ez duela testa gainditzen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina