GENERO & IKTak II
Tailerrari jarraipena emateko, bigarren pelikula ikusi ondoren, “Laurence Anyway” deritzona, Laurence dugu honen protagonista, irakaslea dena. Bizitza ondo doazela doazela zirudien, egoera zailik gabe, neska-mutilarekin erlazio ona... egun batean sexuz aldatzeko nahiak izan zituen, hau da, berea ez zen gorputz batean kaiolatuta zegoela konturatu zen. Erabaki hori, bere bizitzan izugarrizko eragina izan zuen, bertan hasi ziren arazoak. Pelikula ikusi ondoren zenbait galderari erantzuna emango diegu, konkretuki, Fueyo Gutiérrezen eta Fernández del Castroren (2012) artikuluan agertzen direnak, hala nola: “emakumeak nabarmenak dira kontaketetan?”, “era askotako emakumeak aurkezten dira?”, “esleitutako rolak naturalizatzen dituzten irudiak saihesten dira?”, “emakumeek paper aktibo eta protagonista dute ala subsumituak dira?” eta “garrantzia ematen da emakumeek genero-gatazkei aurka egin behar duten arazoei ala alde batera uzten da?” Gaur egungo, filmetan, antzezlanetan, liburueta...