GENERO & IKTak II
Tailerrari jarraipena emateko, bigarren pelikula ikusi ondoren, “Laurence Anyway” deritzona, Laurence dugu honen protagonista, irakaslea dena. Bizitza ondo doazela doazela zirudien, egoera zailik gabe, neska-mutilarekin erlazio ona... egun batean sexuz aldatzeko nahiak izan zituen, hau da, berea ez zen gorputz batean kaiolatuta zegoela konturatu zen. Erabaki hori, bere bizitzan izugarrizko eragina izan zuen, bertan hasi ziren arazoak.
Pelikula ikusi ondoren zenbait galderari erantzuna emango diegu, konkretuki, Fueyo Gutiérrezen eta Fernández del Castroren (2012) artikuluan agertzen direnak, hala nola: “emakumeak nabarmenak dira kontaketetan?”, “era askotako emakumeak aurkezten dira?”, “esleitutako rolak naturalizatzen dituzten irudiak saihesten dira?”, “emakumeek paper aktibo eta protagonista dute ala subsumituak dira?” eta “garrantzia ematen da emakumeek genero-gatazkei aurka egin behar duten arazoei ala alde batera uzten da?”
Gaur egungo, filmetan, antzezlanetan, liburuetan... emakumeak ez dute papel nabarmenik jasotzen, beraz bigarren plano batean geratzen dira normalean. Hala ere, emakumeak protagonista papera dutenean amodiozko pelikuletan izaten da. Baina pelikula honetan, emakumeek filma osoa hartzen dute, izan ere Laurence gizona izan arren emakumea sentitzen da eta bere bizitzari buruz doa pelikula. Beraz, pelikulan agertzen diren pertsonai nagusiak, emakumeak dira, Laurence ama, Fred bere bikotekidea, pelikulan zehar egiten dituen lagunak.
Lehen esan bezala, pelikulan emakume asko agertzen dira, protagonista
lehenengoa gizon gorputzean jaio arren emakumea dena. Bere bikotekidea, Fred pelikula osoan zehar bera laguntzen eta ulertzen saiatzen dena. Hirugarren pertsonai esanguratsu bezala, Laurencen ama dugu, honek emakume estereotipatua irudikatzen du, egunak ematen ditu etxean, hau zaintzen eta bere emaztearen zain, horregatik Laurence ez du ulertzen. Baina, azkenean haren kateak apurtzen ditu eta bere alabaren erlazioa hobetzen doaz. Amaitzeko, Laurencek pelikulan zehar ezagutzen dituen emakumeak ere agertzen dira, berari laguntzen saiatzen direnak, haren sentimendu berdinak ezagutzen eta sentitu dutelako.
Horren haritik, pelikulan zehar dagoen genero-gatazkarik esanguratzuenetariko bat Laurencen amak bizitzen duena da. Izan ere, emakume tradizionalari inposaturiko bizitzarekin apurtzen lortzen du, bere emaztearekin eta aske uzten zion kateekin bukatzen.
Amaitzeko, pelikulak esleitutako rolekin apurtzen saiatzen da, eta ideia horiek transmititzea izugarrizko papera da, izan ere, gaur egun jadanik jorratzen ez den gaia da eta normalizatu beharrekoa da. Hala ere, pelikularen zenbait alditan estereotipoak agertzen dira, agian gizarteak duen aurreiritziak kritikatzeko nahian. Beraz, pelikulak mezu ona irakatsi nahi du baina nire aburuz, zenbaitetan ez du behar bezala egiten.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina