Oraindik 0. etapan gaude, hau da, ebidentziak bilatzen. Horretarako, tailerraren azken atalera ailegatu aurretik (“Nola ikasten dut?” galderari erantzuten dion kartografia), aurreko sarreran erantzundako galderen inguruko teknografia bat sortu dut, aukeratutako ebidentziei zentzua emateko. Teknografia honi esker, “nola ikasi dut?” galderari erantzun bisuala emateko aukera izan dugu. Nire kasuan, irakasteko modua, formala eta ez formalean oinarritua dago. Formala, guztiok bizi izan duguna da, baina bakoitzari bereziak eta bakarrak egiten gaituena ez formalean ikasitakoa da, hau da, familia, lagunak, klase kideak, koadrila, bidaiak, musika, filmak, eskolaz kanpoko ekintzak, kirolak, etab... Hau guztia, nire teknografian islatzen saiatu naiz, gehiago jakin nahian hurrengo bideoa ikusi.