Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2018

E - PAPER ZORROA

Ikasgaiari eta kurtsoari amaiera bat emateko, azken sarrera bat egitea egokiena iruditu zait, izan ere, sarrera honetan zehar lehenengo eta bigarren lauhilabetetan egindakoaren laburpena eta estekak eskuragai izango dituzue. Hasteko, esan beharrekoa da, hurrengo tailer hauek landu izan ditugula: ikerketa tailerraren diseinua, generoa & IKT  eta hiritartasun digitala. Hala ere, bisualtasun garaikideak eta konpetentzia digitala ere landu ditugu. Hasieran, beti bezala gure buruaren aurkezpena egin genuen sarrera labur baten bidez, hau da, blogg-ari ongietorria eman genion. Gero, lehenengo tailerra lantzera abiatu ginen, ikerketa tailerra, haiz zuzen, bertako lehenengo sarreran ebidentziak bilatu behar izan genituen eta horretarako zenbait galderari erantzuna eman behar izan genituen. Hurrengo sarreran, bisualtasun garaikideak landu izan genituen, horretarako Chema Madozen argazki bat aukeratu eta horren inguruko hausnarketa egin genuen, hezkuntzarekin lotuz, noski. Hurre...

HIRITARTASUN DIGITALA IV

Irudia
Tailerrari amaiera emateko, laugarren sarrera honetan Gleen Greenwald-ek TED Talk-sen emandako  pribatutasunari buruzko hitzaldia ikusi ondoren aipatu beharrekoa da hizlariak bi pertsona mota daudela esaten duela: alde batetik, ezer ezkutatzeko daukaten esaten duten pertsonak eta etengabeko zaintza izatea inporta zaienak . Hau azaldu ondoren, hurrengo galdera hauei erantzuna emango diet: Nolako estrategiak erabiltzen ditut nire pribatasuna babesteko? Egia esan behar badut, gehienetan pasahitza bera erabiltzen dut bai mail, sare sozial edota mugikorraren kodea. Kontziente naiz, horrela egitea txarra dela niretzat, baina bestela ahazten ditut. Sare sozialetan partekatzen dudanari buruz hitz egiten badugu, orokorrean ez ditut gehiegi erabiltzen, ez ditut nire eguneroko 24 orduak argitaratzen, noizbehinka argazkiren bat igotzen dut. Izan ere, ez zait gustatzen mundu osoak zer egiten dudan jakitea, ubelduta sentitzen naiz. Gainera, tontakeria bat dirudi arren, guztia argiratu ...

HIRITARTASUN DIGITALA III

Irudia
Tailerraren hirugarren sarrera honetan Morozov, E. (2017) idatzitako artikulua (La ilusión de una vida sin Internet) irakurri ondoren egindako hausnarketa irakurtzeko aukera izango duzue. Hasteko, jarri beharrekoa iruditu zait artikuluaren hasieran agertzen den datu hau aipatzea: "En Francia, el 1 de enero entró en vigor el llamado “derecho a desconectar”, que exige a las empresas de más de 50 empleados que negocien explícitamente el trabajo y la disponibilidad de sus asalariados terminada la jornada laboral". (Morozov, 2017). Hau irakurri ondoren, imagina dezakezue gaurko gizartean halako zerbait? Nire ustez, izugarrizkoa izango litzateke halako eskubidea izatea, adibide bat jartzekotan, imajinatu lanatik atera eta horren inguruko deirik, mailik erantzuteko beharra ez izatea. Halako eskubidea izatea, imajinaezina iruditzen zait gaurko gizartean, 24 ordu konekatuta ematen ditugulako, ez dugu aitzakirik. Ondo pentsatu ostean, izugarrizko iruditzen zait halako eskubidea es...

HIRITARTASUN DIGITALA II

Irudia
Gaurko honetan, hiritartasun digitalaren bigarren sarrera aurkitzen dugu, bertan nire bizitzaren “on/off line” egoeren adibideak hausnartuko ditut. Hasteko “on line” bizitzaren hiru egoera aurkeztu ditut. Alde batetik, harrigarri dirudi arren, nire eguneroko bizitzaren online adibiderik argiena unibertsitateko lanak egiten ditudanean da. Oraintxe da horren momentu bat, klasean bertan ere teknologien erabilera ohikoa da, hala ere, erabilera egokia izan beharko lirateke, baina ez da halakoa gehienetan. Esan beharrekoa da, teknologia oinarrizko baliabidea dela eta izugarrizko laguntza eta informazioa eskaintzen digula. Aurrekoan esan bezala, klasean ordenagailua edo mugikorra erabiltzen dudanean ere honako momentu baten adibidea da, izan ere unibertsitateko egunerokoan ordenagailua eta mugikorra erabiltzen dugu, informazioa bilatzeko, eta ordu hiletan denbora pasatzeko ere. Azkenik, kirola egiten dudanean da, mugikorra erabiltzen dut musika entzutean beraz, ezinezkoa da mugikorra be...

HIRITARTASUN DIGITALA

Irudia
Tailer berriari sarrera emateko, hiritartasun digitala deritzona, “Salvados” telesaioaren kapitulua ikusi genuen, hain zuzen, “Conectados” izenburua duena. Ikusi ondoren honen inguruko hausnarketa egitea egokitu zaigu. Telesaioan ikusi daitekeen bezala, 10 urte baino ez pasa dira Steve Jobs lehenengo Iphone kaleratu zuenetik baina horrek gure gizartea aldatu zuen hasierako puntua baino ez da. Hortik aurrera gure bizitza guztiz aldatu da, 24 orduko konexioa izanez. Teknologiak sortu digun menpekotasun hain handia da, adituek nomofobia deiturikoa diagnostikatzen hasi direla. Nire kasuari dagokionez, egia da egunero sakelakoa erabiltzen dudan gailua dela, baina ez dut uste menpekotasun hori sortu didala. Niretzat lagunekin, familiarekin kontaktuan egoteko trena da, batez ere, herriko lagunekin hitz egiteko asko eskertzen dut edota kanpora ikastera joan diren lagunekin, “Whatsapp” ezinbestekoa ikusten dut. Hala ere, egun askotan mugikorra logelako kutxa batean sartzen dut nekatuta n...

GENERO & IKTak III

Irudia
Proiektuari amaiera emateko, “MaKey-MaKey”-arekin lan egin dugu eta taldeka egitea egokitu zaigu.  Lan honen aurretik, aurreko sarreretan ikusi ahal denez generoarekin zer ikusi zuten bi film ikusi genituen: “LA CAZA” eta “LAURENCE ANYWAYS”. Ondoren, tresna edo jostailu elektroniko honen harrera izan genuen, zein seinale elektrikoen bitartez eguneroko objektuak edota pertsonak ordenagailuei konektatzen duen. Proiektu honetan, klasean landutako gaiak (generoa, hezkuntza, teknologiak…) gailu teknologiko honekin elkartzea proposatu digute. Horretarako, guk gure kabuz hainbat denbora egon gara tramankulu berri hau frogatzen. Azkenean, “MaKey MaKey” aparatua eta ordenagailu programa bat konbinatuz, klasean besteei aurkezteko  ekintza prestatu dugu. Guk egindako proiektua gaur egungo hezkuntzan dauden genero eta estetika estereotipoak apurtzeko helburua dauka. Horretarako ekintza sozial bat egin dugu bi ataletan banatuta; lehenengo atala inkesta bat izan da eta bigarrena proiektu...

GENERO & IKTak II

Irudia
Tailerrari jarraipena emateko, bigarren pelikula ikusi ondoren, “Laurence Anyway” deritzona, Laurence dugu honen protagonista, irakaslea dena. Bizitza ondo doazela doazela zirudien, egoera zailik gabe, neska-mutilarekin erlazio ona... egun batean sexuz aldatzeko nahiak izan zituen, hau da, berea ez zen gorputz batean kaiolatuta zegoela konturatu zen. Erabaki hori, bere bizitzan izugarrizko eragina izan zuen, bertan hasi ziren arazoak. Pelikula ikusi ondoren zenbait galderari erantzuna emango diegu, konkretuki, Fueyo Gutiérrezen eta Fernández del Castroren (2012) artikuluan agertzen direnak, hala nola: “emakumeak nabarmenak dira kontaketetan?”, “era askotako emakumeak aurkezten dira?”,  “esleitutako rolak naturalizatzen dituzten irudiak saihesten dira?”, “emakumeek paper aktibo eta protagonista dute ala subsumituak dira?” eta “garrantzia ematen da emakumeek genero-gatazkei aurka egin behar duten arazoei ala alde batera uzten da?” Gaur egungo, filmetan, antzezlanetan, liburueta...

GENERO & IKTak

Irudia
Tailer berri honi hasiera emateko, “genero & IKTak” deitzen dena, bi pelikula ikusiko ditugu, genero eta hezkuntzaren arteko erlazio hausnartu ahal izateko. Tailerraren amaieran, artefakto bat sorteko makey-makey tresna erabiliz. Lehenengoa “La Caza” pelikula izan da. Honen protagonista Lucas dugu, Lehen Hezkuntzako irakaslea dena. Egoera pertsonal zaila izan arren, bere emaztea utzi ondoren bere semea amarekin bizitzera joan zenean, bere egoera profesionala ondo zihoan. Gainera, lanean ezagututako emakume batekin pozik zirudien. Baina, bere zortea aldatu izan zen Clarak, haur eskolako neskatila batek, beraz maitemindu eta Lucas ezeztapena adierazten dionean. Orduan, Clarak Lucas zakila erakutsi diola adierazten dio eskolako zuzendariari, Lucasen irudia zapuztuz, bere bizitza guztiz apurtuz. Izan ere, bere neska-lagunak berarekin bukatu, lagunak baztertu eta lana galtzen du. Gainera, herriaren errespetu faltak eta begirada zorrotzak jaso behar izaten ditu, gezur batengatik. A...